Agur bat Txomin Peillen Karrikaburu-ri
Txomin
Peillen Karrikaburu !
Bada
20 bat urte, gure ikusmin sorpresatuentzat, zure ezpiritu zorrotza
denena den Hatsaren Liburuan sartu zinuela ! Zure
burutazio libro eta libertarioek : poesiarekin ere, biologia(bizia eta hitza) adierazi nahi behar izan zuten. Zure
olerkiak, gure herrian, mundu zabalean bezala, humanitatearen
plegurez , minez, hobenez bete zinituen eta orai hor egonen dira,
guretzat, zure oroimenez !.
Joan
zira neguko egun hotz baten garaian ,zure hain maite zinuen Xiberoko Ligi Athereiko lur eremuetan, urtzera. Uste dut, bizidunen artean, askok susmatzen dugula noiz desagertuko garen , bai pentsatzen dut,
zuk ere, noski, bazinuela horretaz jadanik ideia bat , zeren azken olerki hau
igorri baizeniguzun :
Izotza
Izotza
haizelako
Elurraren
ide,
ez
duk ezagutzen
lohien
ahalge.
Eguzkia
helduta
belarrak
argitzen
diamante
argiak
haietan
pizten.
Hi
bezala bagina
jendekiak
urtzen.
Agur
,zuri , betikotz ,Txomin Peillen Karrikaburu !
Auxtin
Zamora
*****************************************************************************
Durangoko Azoka
Ongi iragan zen 2022ko Hatsaren poesia liburuaren aurkezpena Durangoko azokan, eta Hatsako lagun batzuk bildu ginen... 2022ko hatsaren poesia aurkezteko 24 urteotako ibilbidea eta datorren urteko erronka berria, 25. hatsaren poesia... gonbidatu nuen jendea parte hartzera, eta gero Matxalen Bezos eta Leire Zabala aurkeztu nituen eta Matxalenek bere haikuak irakurri zituen eta Leirek GURE HATSA kantua abestu... polita guztia !
Ainara Maia Uroz..

Auxtin Zamora-ren "Su hatsa "
Senpereko Mediatekak, bere apaletako liburuen artean “Su hatsa” erakusketa ezagutzera gonbidatzen zaitu.Auxtin Zamorak idatzitako poema hautatu batzu hor aurkituko dituzu bai eta ere berak egindako aluminiozko eskultura artistiko batzu.
Erakusketa, urriaren 21etik azaroaren 21era iraganen da. Bisitak : Mediatekako ordutegiaren arabera egin ditaizke
Hatsakideeri idekia den gomita:
"Dominique Idiart, Senpereko Jaun Auzapezak, eta, Xabi Camino, Kulturako Axuantak , Auxtin Zamorak sortu« Su hatsa » erakusketaren karietara, atseginez gomita hau luzatzen dizute, adixkidetasunezko edariño bat , Mediatekan, elkarrekin, azaroaren 15an, 19:00etan,partekatzeko "
ESTREINALDIA SENPEREN
"Hatsa"ko kideei
Senpereko mediatekan , nere "Su hatsa" erakusketaren estreinaldiaren kari, Abendoaren 15ean, 35 pertsona, giro hoberenean biltzeak, Auzapez , Herriko hautetsi, Senpertar eta familikoen artean, zorion erraldoi bat eman dit. Mila miletan eskerrak deneri . Hatsa-kideen presentzia, ere, ezin estimagarria izan zait. Askok ezin zuten gure erdian izan, baina hori ulergarria da , bizian, ditugun konpromisoak, hain dira ugari ! Merezimendu haundia zor diotet beraz Senperera, urrundik etorri diren guzieri: Nicole Etxart, Josu Jimenez-Maia, Antton Kazabon eta Karmele, Ainara Maia-Urroz, Juankar Lopez-Mugartza ,Eric Traonmilin, eta Sabin Oregi-ri.
Orai, Erakusketa, Azaroa honen 21 a arte idekia izanen da, eta, gero pentsatzen dut beste Euskal Herriko biblioteka batzuetan oraino ikusgai izanen dela . Anartean, urtea bururatu baino lehenago, olerkiak idaztera gomitatzen zaituztet , pentsatuz 25 garren liburu bat, kementsuki, elkarrekin, Euskal Poesiaren ohorez, oraino ixkribatuko dugula **
Auxtin Zamora
** Ainarak, Abendoaren hastapenean , usaiako olerki eskaera igorriko dizute
Josu Jimenez-Maiaren argazki zonbait hemen:https://twitter.com/itxaurdi/status/1592621582257905664
************************
Alvaro Mundiñano Gartziandia, margolaria eta bera ere Hatsakidea, bere lanak Larraldean erakutsi baitzituen, joan zaigu mundu honetatik. Argazki honetan ikusten da ere, aurten zendu zaigun, Koldo Zubeldiaren aurpegia Bihotzez agur, bioi !
Juankar Mugartzaren hitza
Gau honetan(2022/10/28) Alvaro Mundiñano Gartziandia etxarriarra joan zaigu mundu honetatik.
Alvaro Mundiñano, margolariaz gainera, langilea zen; gazte-gaztetandik Antsoaingo karrozeria tailer batean hasi zen lanean eta etxean bere soldataz laguntzen. Mexikotik itzultzean, Iruñeko beste tailer batean aritu zen gaixotasun sendaezin batek erretiratu zuen arte. Langilea izateaz gainera, iraultzailea ere izan zen eta gizarte mugimenduetan eta ezkerreko erakunde eta alderdi politikoetan parte hartu eta bere konpromisoa erakutsi zuen: klandestinitatea ezagutu zuen garai batez, eta, beste garai batean, berriz, zinegotzia izateak dakarren ardura. Langilea eta iraultzailea izateaz gainera, artista ere bazen. Bere lanetan Sakana beti present dago. Beriain mendia, bereziki. Sakanako larreak eta noizbait hustu ziren Arañazko herriak, Lazkoz, Maiza, Erdozia, Mundiño edo Mundiñano... Langilea, iraultzailea eta artista izateaz gainera, euskaltzale amorratua ere bazen; gaur euskarak hiztun garrantzitsu bat galdu du, euskara ahulago dago bera gabe, leku guztietan euskara zabaltzen eta indartzen saiatzen zelako. Euskara maite zuen eta bere erakusketetan eskuorriak eta beti euskaraz zeuden, bere margoen tituluak bezala, beti euskaraz, beti euskararen alde. Langilea, iraultzailea, artista eta euskaltzalea izateaz gainera, sakandarra zen, Sakana maite zuen bihotz-bihotzez. Mexiko bihotzean zeraman etxarriarra zen, babes bila noizbait alde egin behar izan zuen einara eta herrira itzultzean herriko kaleak, iturriak eta jendeak erretratatu zituena. Baina langilea, iraultzailea, artista, euskaltzalea eta sakandarra izateaz gainera, adiskide on bat zen, bihotz handikoa, onesta, zintzoa, jatorra, beti laguntzeko prest. Bere margoak erakutsi zituen duela justu urte bat Iruñeko Plazara elkartean, eta saldu ziren koadroak Alde Zaharraren historiari buruz auzo elkarteak egin behar zuen liburu baten argitalpenean laguntzeko egin zituen. Zertarako nahi zituen margoak etxean izan? Nahiago zuen margoak herriko jendearen eskuetan egotea. Orain berriro joan zaigu, lehen Mexikora, orain inork ere ez daki nora, eta betetzeko oso zaila den hutsune handi bat sortu du Sakanan, Senperen, Coatzalcoalcosen, Elortzibarren eta Iruñeko Alde Zaharreko kaleetan. Nork egingo ditu orain zuk egiten zenituen gauza horiek guztiak ??
Juankar Lopez-Mugartza
https://youtu.be/fuHVzUXGOVY
**********************
Koldo Zubeldia, gure" Hatsa"kideak,
gaur, (2022/10/02), beste bide bat hartu digu !
Koldoren bozak beti hunkitu izan nau . Ez dakit, nungo bere barneko gunetik ateratzen zitzaion hain sakona eta ozena zaukan ots sentikorra . Uste dut bere erran nahi poetikoen hitzak , jakin gabe, bihotzeko musika batekin janzten zituela.
Kasik egun guziez, bere azken gaixotasun une garaian, deitzen ninduen . Nago, ean, oraino bizi nintzen jakiteko, egiten zuen hori, edo, beharbada , nork daki, bera ere , bizi zela, frogatu nahi ninduelako .
Bere azken deia , eritexean zelarik egin ninduen , bere inguruko erizain eta familikoak behartu zituen telefono tresna ahora hurbiltzera, baina bere hitzak aditu ezinak izan nituen, eta, jakin nuen orduan , bere olerki batean idatzi zuena nahi ninduela erran :
''Ez du, egoera honek, merezi , nere nortasuna amiltzerik,
ez du merezi itotzerik.....
lasai lasai ibiliko naiz hemendik aurrera.....''
Bai... bai... lasai, ibili Koldo ! Orai, bidea, urdin urdina aurrean ikusiko duzu !
Auxtin Zamora
**************************
"Hatsaren Poesia"ren Tailerra
Juankar Mugartza-rekin
Aurtengo leloa hauxe izan liteke: "Zumalakarregi eta Xaho, edo Nafarroara egindako bidaia euskaldunen matxinadaren garaian"
" Zumalakarregiren Atariraino ibilaldi bat egingo genuke eta Agosti Xahoren lanaren pasarte batzuk gogora ekarriko genituzke, horien gainean gogoeta egin eta poesiaren hegaletan irudimena askatzeko"
Iruñean urriaren 29an, larubatarekin
11:00etan bilduko gara Gaztelu Plazako Kioskoan eta segituan kafea Iruña Kafetegian.
11:30 Zumalakarregiren atarira bixita
14:00etarako bazkaria. Iruñeako Geltokin, 14:00etan.(Bazkaltzeko Lekua :15 lagunentzat.)
. 16:00etatik 17:00etara idazteko unea “La Villavesa” bulego zaharrean, Geltokin bertan
-17:00etan amaiera
Bazkaria :25 Euro-Kafea Juankarrek eskainia
Bazkariarentzat, izenen ematea behar beharrezkoa da . Izenak igorri honera : olerkibilduma@sfr.fr)
**************************
************************
Olerki-tailer bete bete bat
Abuztuaren 27a, Larunbat goizean,
Josu Jimenez Maia-ren gidaritzapean,Sabin Oregik lagundurik,
bildu gira, 8 bat kide, "eguzkiaren sortaldeko inperioa" den japoniako gerezi eremu loreztatu poetikoetan barna, bide egiteko.
Gure gandik hain urrun diren "Nipon"darren olerkigintzari gertuarazteko,jakitate eta aditasun apasionatu bat dauka, Josuk ! Asko irakatsi digu, haiku, tanka, zuihitsu eta beste hainbat hitzen mamietan sartuz.Ikusi hemen: Ezkabako talaiatik: Zuihitsua liburuaren aurkezpena Larraldean (itxaurdi.blogspot.com)
Gogo onez, 8ek, bana haiku elkarrekin egitea onartu ginuen ,eta, egia da, ez garela antzu egon! Gure emaitzak Hatsaren 26 garren bilduman agertuko dira!
Arratsaldean, gure gogoetak joan ziren Lierni Azkargortari buruz! Sendatu dadila ahal bezain fite, jadanik asmatua duen olerki tailerra gurekin partikatzera etortzeko. Laster arte beraz Lierni !
Egin behar zen tailerraren ordez, "Ekaitz sortzailea"labur metraia(ikus bere aurkezpena bloge honetan) erakutsia izan zen.
Ixiltasunezko eta geldotasunezko une bat iragan ginuen, Alexandre Parizet zinegile gaztearen lehen obra ederrari begira.
8 pertsona, 8 plazerezko oren(10 etarik 8ak arte) ! Olerki-tailer bete bete bat !
Auxtin Zamora
Egun guzian, Iñaki Bastarrikak eta Maite Ramosek, beren aquarela eta pinturekin, Japoniako giro inkonziente batean busti gintuzten. Esker mila eta gehiago beraieri !
Edozoin gisaz ordezko olerki-tailer bat, iraganen dugu, eta gure sustengua Lierni-ri igorriko.
Tailerraren gaia hau izanen da:
"Ekaitz sortzalea" ,
hona hemen argazki bat.
Egon denok osasunean! eta etorri 27an Larraldera!
PS Oroitu Josu Jimenez-ek ere, 27an, bere "Zuihitsua"liburuaz hitz eginen digula eta Inaki Bastarrikaren eta Maite Ramosen erakusketa
ikusgai dela, abuztuaren bukaera arte...
ERAKUSKETA
Iñaki Bastarrika-ren, "Azietak" deitu ,bere obraren aurkezpena
Azietak
Hitz batzuk nahi nituzke erran erakusketa honen inguruan. Lehenik, azukre-kainaberaz egindako plateretan margotutako lanak direla. Hortaz, azietak edo platerak dira paperezkoak, eta paper hori egina da azukre-kanaberarekin. Paperak margoa ongi hartzen du.Margoak dira tinta beltz txinatarra, nogalina, kurkuma-ura, eta bertze.
Azietak egin dira gogoak eman ahala, hitzik edo olerkirik kontuan izan gabe. Batzuk koloretsuak dira, bertze batzuk ez, zuri-beltzean eginak gorri tantatxo batekin.
Olerkiak, izan, Hatsa elkarteko olerki bilduman parte hartzen duten olerkarienak dira, eta olerki horiek azietekin parekatzeko lana, azieta bakoitzari olerki bat edo olerki bakoitzari azieta bat emateko lana Auxtin Zamorak hartu du eta margolariari laket izan zaio emaitza.
Orai, espero dut zuen, ikusleen gustukoa izanen dela erakusketa hau, edo bederen ez gogoz kontrakoa, eta aurkitu edo atzemanen duzuela, agian, atsegin zaizuen olerkirik eta margorik.
Ongi izan zaitezte!
Bast 2022
Maite Ramoz-en euskal herriko txoko gordeen margoak
Maite Ramos, Iruñean jaioa, 1967an, eta Berriozarren bizi dena. Lehen Hezkuntzako irakaslea izatez gain, margolaria ere bada. Koadro-bilduma honetan Euskal Herriko txoko batzuk daude ikusgarri, hamabortz osotara, akuarela teknikaz eginak.
Lehen, beste bilduma batzuk erakutsi ditu Uharten, Berriozarren eta Auritzen, besteak beste, Orizuru galerian, Baionako Euskal Museoan eta Atarrabiako Pilategian, baita hemen ere, Senpereko Larraldean. Hainbat urtez, 12 cm-ko erakusketa kolektiboan parte hartu du, Pasaiko Udalak Arguedasekoak, Hendaiakoak eta Lisboakoak antolatua. Abuztuko hil honetan ere Iruñeko Geltoki-n badu erakusgarri Harrien ametsak izeneko erakusketa.
Gainera, hainbat liburu ilustratu ditu: Exilio en las algas, Gerezi garaiko haikuak, Orbel azpiko haikuak, Aingura eta arrangurak, Zuihitsua eta album ilustratu bat, Hiru miru, berriki gaztelaniaz eta arabieraz ere atera dena.Era berean Senperen argitaratzen den 2020ko Hatsa poesia-aldizkariaren azala ere egin zuen, eta, era berean, Baionan argitaratutako Maiatza literatura-aldizkarian ere kolaboratu du bere irudiekin.
Maite Ramoz-en :''Infernuko errekako errota
''Hatsa''ren olerki tailerra
Matxalen Bezos-Arketa-rekin
Beti bezala, oraikoan ere, Matxalen Bezoz Arketarekin iragan dugun tailerra , giro berezi berezi batean bizi izan dugu. Ikusiz, Matxalen, Lierni, Sabin , Unai eta Auxtinen artean, zonbat burutazio egin ginituen, (kasik 6 orenez), uste dut, nunbait , espiritualki, Larraldeko lehengo arkitekto guziak gure artean ginituela .Egia da aktualitateko egoera sasitsuak ere hitzen ateratzera lagundu zigula. Hainbat dira eztabaidagarri gaiak , munduan , bai bereziki ere Euskal gizartean. Azken finean, etxera sartu gira olerkirik idatzi gabe, baina ez kezkatu, hitzematen dugu, datoren 'Hatsa'ren olerki bildumarako , gure elkar arteko hitzen plateratik hartutako bost axola sakonekin , norberak, testo-olerki bat idatziko eta igorriko duela !!! Denontzat, Auxtin
PS Datoren Tailerrak , Larraldean, Abuztuaren 27an
Goizean : Josu Jimenez Maiarekin
Arratsaldean ; Lierni Azkargorta Ruiz de Egino rekin,
Senpere Larraldean
Arkitektoniko Olerki Tailerra
Matxalen Bezoz Arketa-ren ardurapean
BASERRIAREN EUSKARRIAK
(Ezaugarri arkitektonikoetan murgilduz)
EKITALDIAREN HELBURUAK
- Poesiaz gozatzea.Giro ona sortzea.
Euskal herriko (baserrietako)historian eta arkitekturan barna murgiltzea
BALIABIDEAK Materialak:
Koloretako kartulinak edo folioak.
Sobreak.IrudiakGuraizeak.
Arkatza*******************************************k, boligrafoak…
Espazialak:Senpereko Amotz auzoko “Larraldea” baserria izanen da olerki tailer hau egiteko aukeratu dudan lekua.
EKINTZAREN GARAPENALehenengo zatian “Larraldea”-tik ibilbide bat hasiko dugu. Ezaugarri artitektonikoei erreparatuko diegu eta hortaz baliatuko gara herriko historia ezagutzeko.
Pixkanaka-pixkanaka baserri osoa zeharkatuko dugu eta puntu konkretu batzuetan irudi edo hitz bat duen sobre bat izanen dute parte hartzaileek.
Bigarren zatian poema idazteko parada izanen dute, baina kontuan izan behar dituzte aurretik banatutako hitzak eta irudiak.
Ondoren, hirugarren zatian, olerkari bakoitzak bere olerkia idatziko du eta noski, gero, errezitatu.
Azkenik, taldeari bi aukera proposatuko dizkiogu:
Idatzitako testu guztiekin testu-elkartze bat egin dezakegu.
Testu guztiak diren bezala izenpetuta uztea eta hatsaren poesiara bidaltzea.
DATA eta ORDUA 2022ko ekainaren 25ean, arratsaldeko 15:00etan.
*******************************************************
*****************************************************************************************************
Efemeroa biluztera....
Jakesen oroitmenez, hona ere bere olerki bat asko maite duguna:
Izarren gordean,
iletxo bat
zurea, nerea
eta iñorena
Izaren gordean
zetatxo bi
zurea,nerea
ez eziñarena
Izaren gordean
hiru musu
zurea, nerea
eta gauarena.
Izaren gordean bezala, izarren agerian : gau on, eta, bidaia on Jakes... !
Auxtin Zamora
**************************************************************************************
Datorren urteko 24. "Hatsaren Poesia" olerki-bilduma liburua elkarrekin sortzea proposatzen dugu beste behin ere, Durangoko Azoka gainean dugun honetan; bide batez erran, heldu den abenduaren 8an arratsaldeko 18:00etan aurtengo liburuaren aurkezpena eginen dugula Durangoko azokaren Ahotseneako Musika-eskolaren gunean. Gonbidaturik zaudete!
Zuei denoi ere parte hartzeko gonbidapena zabaldu nahi dizuet, eta honako hau galdegiten dautzuegu:
1. Olerki bat bederen igorri, edo bizpahiru gehienez ere bidal diezagukezu, eta horrekin batera biografia labur bat, gehienez ere lauzpabortz lerro. Horrez gain, berria bazara Euskal poeten bilgune honetan, labur-labur idatzi biografiaren azpian zer den zuretzat poesia.
2. Zure aurpegiaren argazki bat ere nahi genuke.
Azken epea bidaltzeko 2022ko Urtarrilaren 15a izanen duzue, eta bi modu duzue horretarako:
1. helbide elektroniko honen bidez: hatsarenpoesia@gmail.com
2. posta arruntez: Eliza kalea 10, 5. ezker, 20302 Irun, Gipuzkoa, Euskal Herria.
Baldintzarik gabe eta zentsurarik gabe olerki guziak apirilaren lehen igandez, ohitura den bezala, 2022ko apirilaren 3an, 'Hatsaren Poesia' egunean publikatuak izanen dira, eta egun hori behin-behinekoz gordeko dugu liburuaren aurkezpena egiteko.
Zure inguruan diren olerkari idazleei mezu hau ZABALDU, otoi! Denontzat tokia izango da liburuaren barnean!
Hatsa elkartea
Oxtikenia
64310 Senpere,
Lapurdi, Euskal Herria
Udaberriko olerkari maitea:
MARTXOAREN 27AN IGANDEAN!
11:30etan Elkarretaratzea
12:00 ‘’Hatsaren Poesia 2022'' Liburuaren aukezpena
13:00 Aperitifa eta zizka-mizken bazkaria norberak ekarri jan-edanekin.
16:00etan Liburuan parte hartu dutenen testUen irakurketa eta Hatsakide batzuen kantu emanaldia bai eta Antton Larrandabururen kantaldia.
Egun osoan zehar "Margolariaren azietak ", Iñaki Bastarrika-ren pintura bilduma bat, aurtengo Hatsakideen 120 testutxoekin batera, azukre-kanaberazko 120 azietetan aurkeztua.
HATSAREN POESIA2022 ko PARTE HARTZALEAK
Abeberri Alan-Abruza Eneritz-Aiartza Peru-Aierbe Elena-Akixo Kepa Zigor-Aintziart Piarres-Albistur Ramon-Albistur Ramuntxo-Alzibar Eugeni-Amezaga Eneko-Amezaga Eneko-Antuñano Aitor-Apaolaza Eneko-Aranzeta Amaia-Aristi Pako-Arkotxa Aurelia-ArruabarrenaElizalde Marisa-Aurkerenena Joseba-Azkargorta Lierni-Azpeitia Roca Julen-Azpirotz Olatz-Babiano Mikel-Bastarrika Izagirre Iñaki-Bedaxagar Maider-Bella Andrea-Bezos Matxalen-BIDASOKO AEK (8 ikasle)-Blanco Josebe-Borda Itxaro-Davant Jean Louis-De Goñi Iosune-Dicharry Eric-Donibane Lohitzune AEK(7)-Dorronsoro Iñaki-Egiazabal Leonat-Egibar Ilazki-Eizmendi Juan Luis-Elortza Lierni-Errekatxo Ainhize-Etxamendi Eñaut-Etxarte Nicole-Etxebarria Mikel-Etxegoin Maialen-Etxezaharreta Lucien-Etxezarreta Lorea eta Unax-Fruchon Anne-Galardi Aintzane-Goitia Koldo-Gomez Itziar-Gorrotxategi Aritz-Gurrutxaga Joxan-Hormaetxe Hilario-Ibaibarriaga Urkiri Imanol-Irastortza Tere-Irazusta Aintzane-Irigoien Imanol-Irigoien Joan Mari-Irisarri Egia Estitxu-Iturain Goiz Eder-Iturrioz Andoni-Jimenez Maia Josu-Jorajuria Peio-Kazabon Antton-Laka Iban-Larramendy Jean-Larrandaburu Antton-Larruskain Aritz-Lasa Alegria Amaia-Leatxe Itsaso-Legarra Iraitz-Legarreta Asier-Lezoko OROITZENE AEK(7)-LizeagaTamayo Eukene-Lopez de Alda Arantzazu-Lopez Mugartza Juankar-Luzarraga Asel-Macklin Elizabeth-Maia Urroz Ainara-Maiztegui Maria Eugenia-Martinez Arantza-Meabe Miren Agur-Montes de Oca Alvaro-Odriozola Sustaeta Iñaki-Olaso Bengoa Xabier-Ordoñez Aiert-Oregi Sabin-Otamendi Jose Luis-Otero Lucia-Peillen Txomin-Rodriguez Fito-Salamero Andoni-Sarasola Murgia Juanma-Saratsua Oier-Sestorain Joxemari-Setien Gorka-Solorzano Graxi-Soubelet Xabi-rTaberna Mikel “Kapi”-Tambourin Marikita-Tisera Javier -Tobar Joseba -Felix-Traonmilin Eric-Urkia- Inza Maite-Urkizu -Urtzi-Urrutia- Xerar-Usandizaga Ainhoa-Valois Carmen-Zabala Artetxe- Juan Luis-Zabala - Zabala Telleria-Leire - Zabaleta Gorka-Zamora Auxtin-ZelaietaAnta Edu-Zendoia Joxemari-Zestau Bego-Zestau Ima-Zilbeti Eba-Zubeldia Koldo-Zubeldia Maddi-Zubiola -Ibon-Zugarramurdi Mariangeles-eta bere hiru bilobak-Zugasti Puri-Zurutuza Lander
HATSAREN POESIA EGUNA 2033/03/27
Ainara Maia Urrozen Kronika
SAHATSAREN ONDOAN
Iragan igandean eguzkia ere gonbidatu genuenez urteroko euskal poeton bilgunera elkarri hatsa emateko, hura ere agertu zen, eta egun osoz gozatu zuen gutarteko adiskidetasunaz eta poesiaz. Gutartean fisikoki ez zeudenak ere presente izan genituen, eta pittaka-pittaka biltzen hasi ginen saHATSAren inguruan… 50en bat pertsona! ETBko Iparraldeko Orena eta Euskadi Irratiko kazetaria den Irati Errandonea ere agertu zen gutartera, berak aurten parte hartu baitu HATSAREN POESIAn Bidasoko AEKko ikasle gisa.
Egun osorako jarri genuen Iñaki Bastarrikaren 120 azieta edo platerekin osatutako margo eta aurtengo HATSAREN POESIAren partehartzaileen hitzekin osatutako erakusketa ederra; eta eguerdian hasiera eman genion 2022ko Hatsaren Poesia liburuaren aurkezpenari. Aurten parte hartu duten 122 olerkarien hitzez bustiriko orriak aberasgarri eta hunkigarri zaizkigu, eta Auxtin Zamora hasi zen solasean azaltzeko Larraldea etxaldearen babesean hazi zaigun sahatsak zergatik egon nahi zuen gure artean, eta ez duela hiru urte leku berean landatu genituen gorostiak eta mizpirak. Seguruenik, sahatsa hitzaren barnean gure hatsa aurkitzen zuelako agertu zaigu ustekabean gure landarearen poesia, gu guztioi hatsa emateko, esperantza amini bat alegia.
122 olerkari Euskal Herri osoko nahiz euskal diasporako, tartean 35 berri, eta liburua atontzeko lanak hartu ditudanez, nik Ainara Maiak, esan nizuen akatsak akats liburu honetako poema bakoitza gonbidapen bat dela hartzeko eta irakurleak bere egiteko, eta horrela irakurle bakoitzak duen olerkia argiari eskaintzeko.
Aurtengo liburuaren sar-hitza idazteko gonbita Joseba Aurkenerenari zoriz egokitu zitzaion bezala, datorren urteko liburuaren sar-hitza Peio Jorajuriari egokitu zaio, eta jada erran dezakegu abian dela 2023ko Hatsaren Poesia!
Sahatsa gure artean zoriz eta ustekabean agertu zen, eta zoriz azken urteotako 24 aleen bilduma Bidasoako AEKri egokitu zitzaion opari, eta ondoren Marisa Arruabarrena poeta oriotarrak berak egindako giltzatako bereziak oparitu zizkigun aurten bildu ginenon artean, eta Antton Kazabon poeta oiartzuarrak ere bere liburu batzuk zozketa bidez oparitu zizkigun. Eskerrik asko zuen guztien eskuzabaltasunarengatik!
Aurkezpen-ekitaldiaren ondoren, taldearen argazkia atera zigun Beronika Zamorak, eta gero jan-edanak dastatzen hasi ginen elkarrekin hitz egiteko luze eta zabal. Aperitifaren ondoren, eguraldi eguzkitsua zela profitatuz, mahai biribiletan bazkaldu genuen Larraldearen aitzinean, eta lo-kuluxkaren orduan, bakoitza bere olerkiak errezitatzen eta kantatzen hasi ginen: Alan Abeberri, Piarres Aintziart, Aitor Antuñano, Eneko Apaolaza, Marisa Arruabarrena, Joseba Aurkenerena, Mikel Babiano, Iñaki Bastarrika, Matxalen Bezos, Bidasoko eta Lezoko AEK euskaltegietako ikasle zenbait eta euren irakasle Idoia Genua, Ilazki Egibar, Nicole Etxart, Maialen Etxegoin, Lucien Etxezaharreta, Lorea Etxezarreta eta haren semea Unax, Tere Irastotza, Imanol Irigoien, Josu Jimenez, Antton Kazabon, Antton Larrandaburu, Juankar Lopez Mugartza, Asel Luzarraga, Ainara Maia, Arantza Martinez, Sabin Oregi, Andoni Salamero, Graxi Solorzano, Marikita Tambourin, Eric Traonmilin, Auxtin Zamora, Eba Zilbeti eta Lander Zurutuza.
Antton Larrandaburuk, bere musika-taldeko lagun batekin batera, hiru kantu abestu zituen, eta arratsaldea musikaz blaitu zigun. AEKko nahiz Idazle Eskolako ikasleen presentzia oso estimatzekoa izan da, eta Tere Irastortzak present ez zegoen Koldo Zubeldiaren poema irakuri zuen bezala, Imanol Irigoienek bere anaia Joan Mariren poema ere irakurri zigun. Liburuaren bukaeran iaz presentzial egin ziren hiru poesia-tailerren emaitza poetikoak daude, eta iazko suHATSAren sugarrak pizturik segitzen duelako, heldu den apirilaren 4an hasiera emango zaio Auxtin Zamoraren aluminiozko artelanez eta iazko HATSAREN POESIA liburuko hitzez osatutako erakusketa poetikoari Iruñeko liburutegi nagusian. Bertan, izanen da Miren Agur Meabe poeta omendua, eta ondorengo asteetan Amaia Lasa, Itxaro Borda eta Juan Luis Zabalaizango dira han.

Irakurleak
Bidasoako AEK Irungo Euskaltegikoak
Iñaki Bastarrikaren azietak
Miren Agur Meabe, Amaia Lasa,
Itxaro Borda , Juan Luis Zabala idazleen
hitzketa grabatuak hemen:
2022-4-4 Miren Agur Meabe
2022-4-12 Amaia Lasa
2022-4-25 Itxaro Borda + Juan Luis Zabala