Articles

Image
Agur bat Txomin Peillen Karrikaburu-ri Txomin Peillen Karrikaburu ! Bada 20 bat urte, gure ikusmin sorpresatuentzat, zure ezpiritu zorrotza denena den  Hatsaren Liburuan sartu  zinuela !  Zure burutazio libro eta libertarioek : poesiarekin ere,  biologia(bizia eta hitza) adierazi nahi behar izan zuten.  Zure olerkiak, gure herrian, mundu zabalean bezala, humanitatearen plegurez , minez, hobenez bete zinituen eta orai hor egonen dira, guretzat, zure oroimenez ! . Joan zira neguko egun hotz baten garaian ,zure hain maite zinuen Xiberoko Ligi Athereiko lur eremuetan, urtzera. Uste dut, bizidunen artean, askok susmatzen dugula noiz desagertuko garen , bai pentsatzen dut, zuk ere, noski, bazinuela horretaz  jadanik ideia bat , zeren azken olerki hau igorri baizeniguzun : Izotza Izotza haizelako Elurraren ide, ez duk ezagutzen lohien ahalge. Eguzkia helduta belarrak argitzen diamante argiak haietan pizten. Hi bezala bagina jendekiak urtzen.